2014ko urriaren 29an
Hasteko, IKT nola erabiltzen den gure praktikako eskola irakasleari azaldu dugu. Gero, irakaslea teoria aurkezten hasi da. Web gune 2.0 eta Eskola 2.0 buruzko apunte batzuk hartu ditugu. Ideiak hartuz gero, honi buruzko testu bat irakurri dugu eta laburpen txiki bat egin dugu. Gero binaka teknologiari buruz gmail barruan dauden baliabide derberdinak erabiltzen ikasi dugu, hala nola, drive. Azkenik, blog bat zertan datzan ezagutu dugu eta bakoitzak bat egin du.
2014ko azaroaren 5ean
Gaur, pasa den egunean irakasleak aipatu zituen bideoak lantzen hasi gara. Taldeka ipini gara eta bideo berbera tokatu zaigunok komentatu idei nagusia komentatu dugu. Gero, beste taldeetan jarri gara eta galdera batzuk eta hauznarketa erantzun ditugu, Web 2.0ari buruzkoak. Geroago, atsedenaldiaren ondoren, Google buruz hainbat aholku eta tresna ikasi dugu eta honi buruzko zenbait tresna erabiltzen ikasi dugu. Geroago, gure blogaren inguruko lehenengo sarrera idatziko dugu. Bukatzeko, hirugarren saioan talde lanarekin hasi gara. Horretarako, taldeko fitxa bete dugu, arauak idatzi ditugu, rolak banatu ditugu eta lehenengo akta egin dugu. Ondoren, korreo bat ireki dugu taldearentzako eta horrekin sites bat egin dugu geroago gure proiektuan sartzeko.
2014ko azaroaren 19an
Hasteko irakasleak gaitasun digitala gaia azaldu du. Gero bideo batzuk ikusi ditugu, eta hausnarketa egin dugu. Bestalde, gure Bloga egiten jarraitu dugu. Gero eta gehiago kontrolatzen dugu blogger tresna eta blogaren itxura hobetzen goaz zalantzarik gabe. Horrez gain, IKTak hezkuntzan gaian sartuta, taldeka aurkezpen txiki bat antolatu behar izan dugu. Gelakideen artean emaitza ugariak ikusi izan ditugu, eta nire taldekoa eskasa zela pentsatu arren, aurkezpena alaia eta atsegingarria izan da.
2014ko azaroaren 26an
Eguna hasteko teorio eman dugu, IKT hezkuntzan buruz hitz egin dugu hasieran. Ondoren, bi bideo ikusi ditugu eta elkarkomunean jarri dugu hausnartutakoa. Bigarren saioan, bideo bat ikusi dugu gaitasun digitalari buruz eta taldekide bakoitzak informazioa jaso du geroago taldean elkartrukatzeko. Proiektuarekin hasi gara, egoera eta eskema egiten hain zuzen ere. Informazioaren bila egon gara sarean. Azkenean, bazkaldu ondoren, delicious orria erabiltzen ikasi dugu bi linkak gordetzen froga moduan eta zazpi link gehitu behar ditugu guri interesgarriak iruditu zaizkigun weborrienak. Hau egin dugu IKT buruzko ekarpen berriak egiteko asmoz proiektuaren lanerako balio du.
2014ko abenduaren 3an
Gaur sites-ekin aritu gara lanean batez ere. Horretarako, lehenengoz gaurko egin beharreko etxerako lanak taldeka landu ditugu, hots, bakoitzak landutako webgune bakoitzari buruz hitz egin dugu eta bat aukeratu dugu egokiena iruditu zaigulako. Ondoren klase guztiari erakutsi diogu gu aukeratutakoa eta sites-en eskegi genuen gure lanaren beste zati bat delako. Gero, gure proiektuarekin jarraitu dugu, egoera berdefinitu dugu, gure praktiketako eskola batean kokatuz, egoera errealitatera hurbiltzeko. Atsedena eta gero, gure proiektuaren azken diseinua egin dugu, horretarako egoera berdefinitu, kokatu, arazoa bilatu, hipotesiak aurkeztu, gure proiektua definitu eta egin. Azkenean, Taldeka txostena idatzi dugu, , ostean batek hau zuzendu du, beste bik gure proiektuaren bloga egin dute eta azkenengo biak hurrengo eguneko aurkezpena prestatzen hasi dira.
2014ko abenduaren 10ean
Azken egunean, Haur Hezkuntzan IKTak gehiago erabiltzeko proiektuari azkeneko aldaketak egin ondoren eta gure Site apaindu ostean, aurkezpena egin dugu eta besteon proiektuak ikusteko aukera izan dugu. Interesgarriak izan dira hasierako IKTeenganako aurreiritziekin bukatuz. Irakasgai hau bukatuz gero hainbat gauza kontuan har dezakegu, orain ikuspegi ezberdin batetik ikusten da IKTak Haur Hezkuntzan erabilera eta bere helburuak eta estrategia batzuk ezagutu ahal izan dugu. IKTak erabiltzea ordenagailua edota arbel digitala erabiltzea baino askoz gehiago da, hezkuntzan erabilera asko ditu, bai haurren bai irakasleentzako. Ikasi dugun bezala, bizitza 2.0 bizi dugu eta gaurko haurrak hortan hezitu behar ditugu.
.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina