Haurrak psikomotrizitate gelatik gustura ateratzen direla ez dago zalantzarik. Gainera azken urteetan psikomotrizitatea ezaguna egin bada, hori haurrei esker izan da.
Haurrek gela barruan gertatu dena kontatu egin dutelako ondoren kanpoan, bai hitzez, emozio desberdinez nahiz irribarre batekin, gero gurasoek ahoz- aho zabaldu dituzte euren haurren ilusio eta bizipenak eta pixkanaka jendartearen belarrietara iritsi da psikomotrizitatea. Beraz indarra hartzen ari den tresna eder eta egoki bat dugu esku artean.
Psikomotrizitatea gelatik ateratzen saiatuko naiz eta bizitzan kokatzen, haurrak bere bizitza jolasten duelako psikomotrizitate gelan. Bertan, bere beldur, desio, segurtasun eta fantasiak jolasaren bidez landu nahiz garatzen ditu. Eta espazio horretan lortzen dituen estrategia guztiekin kanpora doa, gelatik kanpo bizitzak aurrera jarraitzen duelako.
Pertsona eta kasu honetan haurrarekiko errespetua da psikomotrizitatearen oinarria. Errespetua zentzu guztietan eta esaldi orokor bat aipatzen hasita: “haurra tratatu dezagun, gu tratatuak izatea gustatuko litzaiguken eran” aipatuko nuke.
Psikomotrizitatea BIZITZA, PERTSONA, eta HEZIKETA ulertzeko modu bat da